-
Obrak berak esan dezakeena baino garrantzitsuagoa da obrak erakusten duen asmoa: arte eszenikoen antolaketa sozialistarena. Obra eszenikoak ez daitezen berengan hasi eta bukatu, proletalgo iraultzailearentzat erabilgarri izan daitezen, haren beharretatik abiatuta haren beharretara bildu daitezen.
-
«Arte-ekoizpena logika kapitalistaren arabera antolatuta dagoen bitartean, haren etorkizuna ez du erreforma honek ala besteak determinatuko, kapitalismoaren garapen orokorrak baizik. Artearen garapen askerako baldintzak, haren potentzia osorik garatzekoak, soilik kapitalismoaren gaindipenak ekarriko ditu».
-
Gaur egungo bertsolaritzaren koplak bestelakoak dira: alde batetik, merkantilizazio instituzionalizatu bat egonkortu da eta, bestetik, ezker abertzalearen porrotak krisi ideologiko nabarmena piztu du, bai eta derrotismoaren neurriko marko ideologikoa gailenarazi ere.
-
Izan ere, artista iraultzailearena ez da eredu estetiko batean oinarritzen, eredu etiko-politiko komunistan baizik. Politikak –iraultza sozialistaren eginbehar politikoak– ardazten du bere lan artistikoa
-
Burgesiari eta haren menpeko klase ertainei euskal kulturako elementuak dinamizatzeko boterea erauzi behar zaie eta elementu horiek proiektu sozialistan txertatu. Hori da iraupenerako eta inklusibitaterako berme bakarra: euskara masa-hizkuntza bihurtzea eta euskarazko artea euskaldun guztien –eta gizateria osoaren– ondasun unibertsal.
-
Ez genuke komunikazio burgesa transmisio ideologikoaren parametroetan soilik ulertu behar, kosmobisio kapitalistaren ekoizpen-bitarteko gisa baizik, haren adierazpen oinarrizko eta banalenean, bereiziki: zentzu komun burgesaren eta iritziaren ekoizpen-bitarteko gisa, alegia. Kategorizazio horrek aukera ematen digu, hain justu, komunikabideak eta kultur plataforma garaikideak ere burgesiaren kontrolpeko bitarteko gisa ulertzeko eta, ondorioz, klase-gerra kulturalean betetzen duten funtzioaz egoki…
-
Derrotismoak, bizi-perspektiba iraultzaile oro desagerraraztearekin batera, artearen kontzepzio iraultzailea ere zalantzan jartzea ekarri du. Langile-mugimendu iraultzaileak funtzio politikoa betetzea esleitu izan dio arteari historikoki, bestelako komunikazio- eta sozializazio-bideekin batera erabilgarria izan dakiokeela ulertuta, baina derrotismoak, hain justu, arte politikoaren gainbehera eta kontzepzio horren problematizazioa ugaritzea ekarri du.
-
Kontua ez da, beraz, langile-izaera alienatua bere horretan aldarrikatzea (…) ezpada langileon kondizio inmediatoa –kosmobisio burgesak hegemonizatua dena– gainditzea klase-independentzia eraikiz eta kontzientzia historikoa prozesu gisa berrantolatuz; kosmobisio komunistaren hegemonizazioan oinarritutako kultura proletario kontziente berri bat osatuz eta hedatuz, alderdi komunistaren egitura sendo eta osatu gisa.
-
Kapitalismo globalizatuaren eta informatizatuaren garaiotan, klaseak eratzen ditu, gero eta areago, gaur egungo bloke kulturalak. Modu horretan, etniek indar handia galdu dute –eta galduko, gero eta gehiago– gizataldeen arteko desberdintze-faktore gisa. Egun, desberdintzea ez da gehiago desberdintze geografiko-espaziala, soziala baizik.
-
EKIDAtik, artea kategoria sozial eta historiko gisa birkokatu nahi dugu, eta horrek arte-ekoizpenaz hitz egitera garamatza, ekoizpen sozialaren adar bezala ulertuta; artea prozesu sozial gisa ulertzera, alegia.