• Arte Eskola Sozialista, uztailaren 24tik 27ra Donostian

    Artisten formakuntza tekniko eta politikorako egitasmoa da. Bi programa izango dira aurten: muralismo eta arte bisualetan eta arte eszeniko eta antzerkian.

  • «Escalerillas borrokan» (2024)

    Pasaiako portuak bizitoki-alternatibarik gabe etxegabetu nahi dituen Escalerillasko bizilagunen borrokaren alde 2024ko maiatzean Pasaian Escaerillas etxebizitza blokean eginiko muralak.

  • «Enpresarien negoziotik emantzipatu» (2024)

    2024ko martxoaren 20an Gazte Koordinadora Sozialstak “gazte langileon emantzipatzeko eskubidea borrokatu” lemapean eginin zen manifestazioaren harira Gasteizen eginiko murala.

  • «Palestina libre» (2023)

    «Palestina libre» (2023)

    Akrilikoa paper gainean, kolaz paretari itsatsita. Palestinar herriaren aurka Israel gauzatzen ari den genozidioa eta honen aurrean Mendebaldeko estatu guztiak erakusten ari diren konplizitatzea salatzeko eta palestinar erresistentziari elkartasuna adierazteko Euskal Herriko hainbat hiritan eginiko horma mural sorta.

  • «borroka ez da eten, lotu sozialismoari» (2023)

    2023ko Maiatzaren Lehenean, langileon nazioarteko egunaren harira, Kontseilu Sozialistek Iruñean eginiko manifestaziora dei egiteko Bilboko Deustua auzoan eginiko murala. Muralaren aurrean grabatu zen «Ze aldetan zaude?» abestiaren bideoklipa.

  • «GAZTE LANGILEOK BORROKARA» (2023)

    2023. urteko uratarrilaren 28an, Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, enpresari handien eta agintariaren erasoladiaren aurka Bilbon eta Iruñean eginiko mobilizazioaren harira eginiko murala.