-
Artisten formakuntza tekniko eta politikorako egitasmoa da. Bi programa izango dira aurten: muralismo eta arte bisualetan eta arte eszeniko eta antzerkian.
-
Ekida arte ekimen sozialistak ekoitzitako antzezlana, 2022ko maiatzaren 7tik 2023ko urtarrilaren 13ra Euskal Herriko hamaika txokotan emana. Bilboko Bilborock aretoan egindako azken emanaldiaren grabaketa da honakoa.
-
Frankismo amaierako testuinguruan eta orduko langile-mugimendu iraultzailearen uberan, arte eszenikoen konfigurazio berriak etorri ziren Iruñean, parte-hartze publikorako eta mundu berri posibleen errepresentaziorako bide gisa. Patxi Larrainzar, El Lebrel Blanco konpainia, Aula Jus La Rotxa eta Deme Irigoien dira garai hartako elementu batzuk. Azken horrekin zuzenean hitz eginda, esperientzia haren irudi bat osatzen ahalegindu gara.
-
César de Vicente Hernando ikertzailea, editorea, idazlea eta kritika kultural eta politikorako Centro de Documentación Crítica (CdDC) erakundearen koordinatzailea da. «La revolución de 1918-1919» (Catarata, 2018) Alemaniako Iraultzaren esperientzia historikoa berreraikitzen duen liburuaz gain antzerkigintzari eta politikari buruzko beste hainbat idatzi ditu, «La escena constituyente. Teoría y práctica del teatro político» (2013, CdDC) Antzerki Politikoaren…
-
Antzerkia sarritan baliatu izan da funtzio politiko emantzipatzaileak betetzeko arte-diziplina gisa. Lotura estua izan du, beraz, XX. mendeko alderdi komunistekin eta asko izan dira esparru horretatik egindako teorizazioak eta praktikak, hainbat autore eta eragileren eskutik. Erreportaje honek Antzerki Politikoaren kontzeptuari eta hor kokatutako bi autoreri erreparatu nahi die, XX. mendeko Alemaniaren kasuan, bereziki.
-
Bideo formatuan dakargu «Manifestua», EKIDAk sustatutako diziplinarteko ikuskizuna. 2021eko martxotik uztailera bitarte eskaini zen «Manifestua» taula gainean; orain, ikusgai dago nahi duenarentzat.
-
Maiatzaren 25ean Berriozarren izan zen EKIDAk sustatutako «Manifestua» ikuskizunaren emanaldia, bertako Musika Eskolan. Emanaldiaren kronika egin du Beñat Astiz Isasik.