• Txirrinak jo eta gero

    Txirrinak jo eta gero

    Zuzendariak ikaratuta begiratzen zuen patiora bere bulego txiki eta iluneko leihotik. Txirrinak aspaldi jo zuen, baina maila guztietako ikasleak bertan bilduta zeuden oraindik. Batxilergoko ikasle bat futbol-zelai ondoko petrilera igota zegoen. Berrehun begi ernek bere mugimendu bakoitza jarraitzen zuten. Ikasleak sekula ez ziren, klase bakar batean ere, horren adi egon, pentsatu zuen petralki zuzendariak.…

  • Ihes

    ,
    Ihes

    «Azal gorri gogorreko koadernoan idatzi du Libek. Boligrafoa eskuaz gogor zapalduta idatzi du, ondo markatuta uzteko orrialdea bera ez ezik, baita haren atzealdea ere. Bestela, pentsamenduak datozen bezala doaz; gaur-gaurkoak eta bihar-biharkoak dira»

  • Bart jazotakoa

    ,
    Bart jazotakoa

    «Erabat erotuta, ardien artetik ihes egin nahi du, etxetik atera, baina gehiegi daude eta ezinezkoa da ibiltzea, batzuk besteen gainean jartzen hasi dira, etengabe etortzen baitira gehiago eta gehiago, egizu lo goxo-goxo, itxi itzazu begiak gu zenbatzen gaituzun bitartean»

  • Taberna, poesia eta gerrako ahotsak

    Hilabete egin du tabernak itxita egon direla, Perikok gobernuko ordenantza jaso zuenetik ez du atariko sarraila ere ukitu. Bezperan jaso zuen oharra Inaxiok, teleberria atzetik entzun eta segituan abisatu zuen izeba Mertxe, ez zen izango, ba, oraindik kuadrillakoekin duela denbora luze elkartzeko lehenengo aitzakia.