-
Urtarrilaren 31n faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka Iruñeko eta Bilboko kaleak hartzeko deia egin du Gazte Koordinadora Sozialistak. Hona hemen Elixabet Etxandik mobilizazioen harira jarritako bertsoak.
-
Hispanitate egunez, hau da,urriaren hamabianGasteizen pasa zenaren berriizango duzu agian.Badaezpada bertso sorta haujartzera noa abiandespistatua dezente dabileta azken aspaldian. Euskal Herriko lurrera helduzen Falange Españolaerakustera eurena zelagure kaleen kontrolazuten asmoa gauzatzerainohel ez zitezen inolagazteek ondo erantzun zutenazalduko dizut nola Izan ez arren hirurogeitahamabostgarren urtea,jendaila bat da gura duena“Cara al sol”-ka jardutea.…
-
1975eko irailaren 27an fusilatu zituen Francoren erregimen faxistak Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegi ETAko militanteak eta FRAPeko Xosé Humberto Baena, Ramón Garciá Sanz eta José Luis Sánchez Bravo. 50 urte iraganda, haiek eta haien borroka oroitu nahi izan ditugu. 0)Txiki ta Otaegita FRAPeko hirufusilatu zituztenmundua testiguHegaldan horrenbesteputre eta miru……
-
Bertso jarriak garai batean jendearen egunerokotasunari guztiz lotuak ziren. Batetik, lantzen zituzten gaiak halakoxeak zirelako. Bestetik, jarriek izaten zuten oihartzuna eta eragina oso handia zelako. Gaur egunean ordea, sorten presentzia ikaragarri murriztu da. Bertso-paper lehiaketak dira generoaren euskarrietako bat. Haietara aurkezten diren lanak gehienetan berariaz idatziak dira, kasu askotan lehiaketetako diru-saria akuilu dela.…
-
GKSk 2024ko ekainaren 5ea, 6an eta 7an kanpaldia egin zuen Palestinaren askatasuna aldarrikatu eta Israelek aurrera eramandako genozidioa eta Europar Batasunaren konplizitatea salatzeko. Lehenengo gauean, kanpaldian bertan, kantatutako koplak dira hauek. Palestina agurgarri, (bis) koplak nahi nituzke jarri, ardi larruz janzten diren otsoen ilustragarri.…
-
«Miseriaren adarrak» bertso-saioa sortu dute hainbat bertsolari gaztek, Ekidaren eskutik. Saioaren parte diren Gorka Pagonabarrarekin, Aroa Arrizubietarekin eta Aitor Tatiegirekin hitz egin dugu bertsolaritzaz, tradizioaz, egungo garaiaz, aldaketez eta prestatu duten saio berriaren asmoez, besteak beste.
-
Zenbat denbora iraun lezake gizarte baten larriak? Ahazten badira lapurtutako askatasun-egarriak? Iraultza-zale retiratuen aginte-bloke berriak birkalkulatzen duen artean zer behar duen herriak, to bertso hauek bizi gaituen miseriari jarriak.
-
Doinua: Suantxaren bertsuak 1) Hautu bat ez zedinahanzturan kedartuerdi hildako su batgenuen gartu.Aisia uztartu,ideiak zuztartu,hausnartuz hausnartu.Gertatua hitzetanezin da sartu. 2) Jasan eta gerogutxiespen pila,ezikusiak nahiz nahihau hil zedila.Ukazio biladagoenak milajasoz ukabila,ikus ditzala etaisil dadila.…
-
Doinua: Gai horrek badu mamia 1) Egoerak une batezjo zuenean gaina,dena neurri, dena kulpa,armada ta ertzaina.Batzuk kantatzen zigutenastinduaz mingainaitzulerak baietz izanperfumeen usaina.Ederra izango zelaesan ziguten, bainada beltza, ziurgabea,hauskorra ta labaina.…










