«Ze aldetan zaude?»

2023ko Maiatzaren Lehenean, Iruñean mobilizatuko gara «Burgesiaren eta bere alderdien aurrean, alternatiba sozialista eraiki» lelopean, Kontseilu Sozialistek deituta. Manifestaziora dei egiteko sortutako kanta da hau, Pete Seegerren «Which side are you on?» abestiaren moldaketa.

Bildu guztiok hona
Mezu bat dakargu:
Eginbehar bat dago
Orain gure kargu

Garaiak jartzen gaitu
Bidegurutzean
Hemen bi alde soilik
Baitaude funtsean

Gure miseriaren
Erantzuleena
Edo haiei erantzuten
Dihardutenena

Oraindik bi aldera
Mugatzen da dena:
Diruarena edo
Izerdiarena

Hona hemen mezu bat
Entzun nahi duenari:
Borroka ez da eten
Lotu bideari

Bide horretan goaz
Berriro aurrera
Gizarte zital honen
Ilunabarrera

Gu non gauden egingo
Baligute galde:
Mundu zahar honen kontra
Berriaren alde

Ze aldetan zaude?
Ze aldetan zaude?