EKIDA arte ekimen sozialista Euskal Herriko Mugimendu Sozialistari lotutako arte-plataforma da.
Hainbat diziplinatako gaitasun artistikoak antolatzea eta politika sozialistari lotzea du helburu. Borondate iraultzaileko artistak elkartu eta indar bateratu gisa, artista kolektibo gisa, jarduteko espazioa da, arte sozialistaren ekoizpenerako bitartekoak eta lan artistikoa antolatzeko espazioa.
2021eko maiatzean sortu zen EKIDA. Ordutik, hainbat izan dira abiatutako proiektuak, egindako emanaldiak eta antolatutako gaitasunak. Gero eta arte-diziplina gehiagotan jarri dira proiektuak: arte eszenikoetan, muralismoan, musikan, bertsolaritzan, literaturan, ikus-entzunezkoetan… Webgune honetan bertan ere askotariko obrak eta testuak argitaratu dira.
Artearen merkantilizazio basatiko eta despolitizazioko garaiotan, EKIDAk artearen potentzia iraultzailea berraktibazioaren eta sarbide unibertsal eta doakoaren defentsa egiten du, eta horretarako egiten du lan. Borrokarako tresna indartsua da artea proletalgo iraultzailearentzat, kapitalismoa erreproduzitzeko bide izatetik politika iraultza sozialistaren erreminta izatera igarotzen bada.