Emakume Langileon Nazioarteko Egunaren izaera iraultzailea berreskuratzeko beharra jarri du mahai gainean aurten ere Itaia emakumeen antolakunde sozialistak, Martxoaren 8an kaleak hartzera deituz.
Ekoizpena: ALAI
Zer kantatu behar zaio
Isildu dutenari
Urrunean entzuten da
Bandera bat kantari
Gure odolez tintatzen da
Gure oihuez aireratzen da
Kondenatu gintuztenon
Mendeku gosea hemen da
Erreko dira
Zimendu zaharrak
Erreko dira kaleak
Ta borroka suak
Argituko du
Egunsenti berriena
Emakume bat erail du
Bart gauean senarrak
Beste asko galbidera
Eraman ditu lanak
Guztien miseriaren
Amorrua daramat
Merezi dugun mundu bat
Ekar dezala Biharrak
Erreko dira
Zimendu zaharrak
Erreko dira kaleak
Ta borroka suak
Argituko du
Egunsenti berriena
Esplotatzaileek
Erasotzaileek
Epaile ta poliziek
Haien egunak
Amaitu dira
Jakingo dute guztiek
Ta Jakingo dute
Inoren zorrik
Ez dugula ordainduko
Lehen lerroan
Gaudela orain
Ez garela makurtuko