50 urte dira aurten 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko langile-borroka eta bost langileren erailketatik. Langileon oroimen osoaren eta borrokalariaren alde egindako pieza da hau. Oroimena borrokan eraikitzen delako, inoiz baino beharrezkoagoa delako gaur oroitzea langile haien indar iraultzailea eta estatu kapitalistaren izaera kriminala. Oroitzen ditugu erail zituztenen izenak: Pedro Martínez Ocio, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso, José Castillo eta Bienvenido Pereda.
Berun taldeak Ekidarekin batera osatutako «Urrunetik gatoz» emanaldiaren barruan sortutako pieza da. Bideoko kanta Chicho Sánchez Ferlosioren «Paloma de la paz» abestiaren euskarazko moldaketa da.
Gizon arrunta naiz ni
Lanaz nazkatua
Lanerako bizi naiz, maitia
Gaizki pagatua
Legeak egin dira
Nagusien alde
Herriarentzat, baina, maitia
Sekula ez daude
Ezetz, uso zuria, ez
Nik ez dut lan egingo, ez
Ezetz, uso zuri hori, ezetz
Nik ez dut lan egingo ez
Lan egin beharraz gain
Ez omen dut ezer
Beharraz dihardute, maitia
Eta eskubideak zer?
Baina lanaren kontra
Elkartuko gara
Jendearen indarra, maitia
Elkartasuna da
Ezetz, uso zuria, ez
Nik ez dut lan egingo, ez
Ezetz, uso zuri hori, ezetz
Nik ez dut lan egingo ez
Bakearen kontura
Egiten da tiro
Askatasun osoa, maitia
Eskatu aldiro
Bakea, aldiz, zu zara
Zintzo eta oso
Egin hegan gurekin, maitia
Bakearen uso
Langileena zara, maitia
Bakearen uso
Ezetz, uso zuria, ez
Nik ez dut lan egingo, ez
Ezetz, uso zuri hori, ezetz
Nik ez dut lan egingo ez
