Maiatzaren Lehenean kalera aterako gara «Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen» lelopean, Kontseilu Sozialistek lekuan leku deitutako mobilizazioetan.
Egun seinalatu horren bezperatan, «Bizitza joan, bizitza ihes» kantaren moldaketa egin dugu, lehenago Manifestua ikuskizunerako sortua, orain bideoklip batekin lagundua. Jatorrizko kanta Jacques Marchais musikariarena da.
Hitzak
(Jacques Marchais / EKIDA)
Bizitza joan, bizitza ihes
Egunero egonezinez
Gorri zein gris, eskuin-ezker
Gure iraultzaz ez da ezer
Lanak ordain eta lanak hil
Denbora merkatuan dabil
Lan-denbora ez da itzuliko
Denbora galduz gara hilko
Maitatzeko begiradak
Gauzen mundu baten isladak
Ez ametsik, ez egiarik
Irudiak, ez besterik
Hildakoak, gosedunak
Lehenetik datozkigunak
Dena berdin eta hala ere
Dena hasi da berriz ere
Erre bitez kabi denak
Jabeenak, polizienak
Haize-ekaitzek dakartzate
Egun alaiak, hil arte
Guri beha den fusila
Jarri zapaltzaileei begira
Nagusiei, Estatuari
Gutaz probesten denari