Biharamun bat gartu k/gedarretatik

Doinua: Suantxaren bertsuak

1)

Hautu bat ez zedin
ahanzturan kedartu
erdi hildako su bat
genuen gartu.
Aisia uztartu,
ideiak zuztartu,
hausnartuz hausnartu.
Gertatua hitzetan
ezin da sartu.

2)

Jasan eta gero
gutxiespen pila,
ezikusiak nahiz nahi
hau hil zedila.
Ukazio bila
dagoenak mila
jasoz ukabila,
ikus ditzala eta
isil dadila.

3)

Honi hartu arren
garaipen usaina
pozak ez dezala har
senaren gaina.
Urratsa bikaina
handia da baina,
ez behar den haina,
aintzat hartuta bide
honen tamaina.

4)

Beraz antolatu
gaitezen ateka,
eraits daigun mundu zahar
honen pareta.
Artekaz arteka,
kaleak erreta,
gedarrez beteta,
biharamun gorri bat
zain dugu eta!