Gabriel Aresti poeta komunista hil zenetik 50 urte bete direnean, egungo Euskal Herriko zenbait musikari batu ditu EKIDAk Arestiren testuetan oinarritutako kanta berriak egiteko.
Grabaketa, nahasketa eta ekoizpena: EKIDA arte ekimen sozialista Karatulako irudia: Maddi Iraeta Masterizazioa: Ibon Larruzea (Euridia estudioa)
Kalitate altuan entzun eta deskargatzeko: ekida.bandcamp.com
ELENE – Zortzi bertso berri
Horra zortzi bertso berri,
bost beltz eta hiru gorri,
aire geldi honetan nahi dauzkizuet nik ekarri,
euskaldunek ikas ditzaten adimendu-argigarri.
Obreroa fabriketan
ez dabila berriketan,
relojiuaz kontrolaturik nekez eta korriketan:
gorde ahal ditezke haren izerdiak barriketan.
Arratsean etxeraino,
dena da ke eta laino;
aire hotzik, ogi zuririk ez du hartzen egundaino.
Bizi-modu hoberik ez da obreroen hori baino.
Bitartean alkatesa,
Neguritik zer grandeza,
Goiko Jaunak, zer poderio!, zeruetan har badeza;
andre horrek bere altzoan hartu zuen Unquinesa!
Ferrol eta Erandio:
Nork odola edan dio?
Gestapoak Granadan ez du eman ezer amodio.
Populua galdurik dago egia hau ez badio.
Asperturik nago bakez,
ogi beltzez, bai eta kez;
beti bizi beharko badut hain tristerik eta nekez;
hobe nuke hiltzen banaute kaleetan tiro batez.
Burgesaren plomu hura
bihotzean ez dut gura.
Galtzen bada herri xehea, burgesentzat zer galdu da?
Ogi ordez jan dezagula hartu dute ohitura.
BORLA – Egunen batean
Egunen batean
Ez du inork ezer erosiko
Egunen batean
Ez da merkatuan sagarrik salduko
Egunen batean…
Egunen batean guztiok izanen gara zoriontsu
Zenbat egi daude munduan?
Bat baino ez
Dagoela esateagatik
Preso naute
Hala ez bada gehio non
Ote daude?
Sagar kilo ta egia arren
Poltsa gabe
Egunen batean guztiok izanen gara zoriontsu
J MARTINA – Emazurtz
Emazurtz jaio hintzen
Lurraren erdira,
pobreen esperantzak
benetan zer dira?
Ama urrikariak
hala zinan erran,
esperantza guztiak
hil zirela gerran
Sufritua giauden
hamaika gosete,
ez genian sabela
alimentuz bete;
beti gau eta egun
gogorrik lanean
Jornal benetan pobre
Baten afanean
Baina inoren zorrik
Ez dun ordainduko,
Heure etorkizunak
Ditun apainduko.
Ezkondu hintzenean
bost gona hituen,
bi bahituan jarri
bi saldu hintuen
soinean dunan hori
diagon zaharra
berriak erosteko
esperantza txarra
Haurtxo bat sabelean
Beste bat besoan,
Senarra erbestean,
Artoa hauzoan
Hiru hilendi kentsu
Suaren ondoan
Beste argirik ez dun
Hiretzat munduan.
Baina inoren zorrik
Ez dun ordainduko,
Heure etorkizunak
Ditun apainduko.
Hi haiz euskal herria,
Herri nekatua.
Inork ezagutzen du
Hire bekatua?
Baina inoren zorrik
ez dun ordainduko,
heure etorkizunak
ditun apainduko
MATEO ZIKUTA xCALIÈ – Aresti bars
Eskribitzen badaustazu badakizu non nagoan
Harri bat eskuan dut eta hiria ahoan
Euskara gerran bizi da nola Oinatz, Ganboa
Bake truke salduta badakigu nora doan
Diru-zale txerriak, txorizo saltzaile berriak
Souvenir gisa balio die Euskal Herriak
BBK live eta euskaraz jotzen duen polizia
Kontsolamendu barregarria
Zertarako aipatu Aresti klasean aipatu gabe klaseak
Zertarako urrezko liburu batean
Ahazten badugu nor den gaur Bilbaoko kalean
Jornal benetan pobre baten afanean
Gure gorroto bizia ez da aurtengoa, manin:
Ume bat patata zakutik amari egiten zin
Gauzak argi zituen eta anteojoak zikin
Ordutik poesia mailu ondo konpreni dadin
Ta ni sartzen naiz beat-ean nola idia uztarripean
Nola burgesen plommu hura langilearen tripean
Zuzenbidea debekaturik den mundu bortitzean
Egia borobila aurkitzen dut nire tobaritxean
Zeregin astuna tokadu jakuna
Harrigarri, larri nabil ni eta nire laguna, bidelapurrak
Gatazken pintore parlament-gizonen, burgesaren ta ur gezaren
Plommu hura bueltan zor duguna
Harria ez da nabari estalita kristal enganagarriz
Jaurtirik kaleko eztarriz poesia merke ezina
Markesinan dago euskal bisuteria esan nahi dizute egia
Hartu gabe arbolaren neurriak
Euskera batzuen tximeneako sute?
Txiste beharko luke, hobe beat batean loop-en
Iltze baten mailu, kasu zaldun baten fuste
Inork ez dezala esan adiskide zaitezte
Zuekin mintzatzeko nahi dut euskera
Krisi isil, niki bustien, neke guztien billeran
Merezi dut arriskua, delitua, euskaraz listua
Tontoari eskulpitu ta eskupitu listua
Sartzen naiz instrumentalean nola manin fulen parean
Nola zutabeak Calle Francian edo Boulevardean
Errealen jornada ez da bizitza errealena
Putzu sakon ta ilun batetik ur gozo batera
Itsasorik ezean, kata une batean jaurti dudan harria,
Zure aurpegi garbia, kata lehertzen suzko zubiak, mendekuzko zuziak
Nire etsaiak dauden lekurantza joan nintzen
Ta orain hemen nago
Gordetzen dizut hitza ta ematen dizut gerra
Ene poema guztietarako lege bakarra
Gordetzen dizut hitza ta ematen dizut gerra
Kale arte honetan, milagro baten zain
Berriz diot, sua ez da erretzen
Berriz diot, ura ez da bustitzen
Berriz diot, dirua ez da erosten
Berriz diot, kale arte honetan milagro baten zain
BERUN – Egia bat esateagatik
Egia bat esateagatik
Alabak hil behar bazaizkit
Andrea bortxatu behar badidate
Etxea lurrarekin berdindu behar bazait
Egia bat esateagatik
Ebaki behar badidate
Nik eskribatzen dudan eskua
Nik kantatzen dudan mihina
Egia bat esateagatik
Ez naiz inoiz, inola isilduko
MIROTZ – Gaztearen ahoa
Hainbeste bidegabe egin zaio azken ehun mila urteotan
Orain besoak indargabeturik ditu, burua erdibitan
Ez diozue kopetan adarrik ematen utzi
Ebaki dizkiozue eskuak ez dezan ezpatarik astin
Baina ez zazue tapa…
Orain besoak indargabeturik ditu, burua erdibitan
Ez diozue kopetan adarrik ematen utzi
Baina ez zazue tapa
Hitzaz balia dadin
Hitzaz zerbitza dadin
Honela konpreni dezazuen zertarako jaiotzen den mundura
Ez, ez zazue tapa gaztearen ahoa
RODEO – Irrintzi gorri batekin
Irrintzi gorri batekin
estaldu nituen
egunaren eta gauaren
ate meharrak.
Sega zorrotz batekin
ebaki nituen
pagadiaren
azken lukurreriak.
Gero hil nintzen.
Irrintzi gorri batekin
estaldu nituen
egunaren eta gauaren
ate meharrak.
Teneza gogor batekin
atera nituen
debekazaleen
haginak.
Gero hil nintzen.
NAKAR – Harrizko herri hau
Harrizko herri hau
Nire poesia oso merkea da
herriaren ahotik hartu nuen debalde
Nire poesia oso merkea da
eta herriari itzultzen diot debalde.
Bilboko zimaurtegian
lore bat aurkitu nuen.
Nik ere badut nire egia
eta bankero jaunarenak bezainbat
edo baino gehiago balio du,
nik ere badut nire egia.
Egun baten ez du inork ezer erosiko
egun baten ez da merkatuetan sagarrik salduko,
egun baten guztiok izanen gara zoriontsuak.
Esango dute hau ez dela poesia
eta nik diot poesia mailu bat da
Esango dute hau ez dela poesia
ta guk diogu: poesia mailu bat da!
j0didu, MALAKIAS – Forjarien kanta
Gaur forjariak lana utzita
gatoz guztiok kalera
labeak oso itzaldurikan
jaikera bat egittera
Mailu, burdin ta gañerakuak
botarikan bazterrera
Ez dogu nahi guk barriro
sartu
Lehengo lekura lanera
Dindili danda, goiz eta gaba
Su eta keian artian
Sosegu eta deskantsu gabe
Gure buruen kaltian
Dindili danba, gau eta goiza
Su eta keien artian
Honegatikan lana utzita
gatoz guztiok batian
Gora ta gora beti
gora forjaria
langile trebe zintzo
da mailukaria
lurpera bai lurpera
beti nagusia
ez digute egingo
eurak nahi guzia
Ezbadigu ematen
arrazoia guri
Ezbadigu ematen
behar aiña ogi
Su emango diogu
gure fabrikari
Eta nagusiaren
etxe guziei
Hiru babarrun jatiagaitik
horrenbeste neke, pena
Erdi ahulduta aurkitutzenda
forjariaren barrena
Gure kontura egin ohidute
Nagusiek nahi dabena
Langileen bizkarretik gizendu
dabe beren poltsa dena