2025eko abenduaren 30ean, asteartez, izango da «Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean» antzezlanaren azken emanaldia, Donostiako Zentro Sozialistan.
Azken emanaldiko gonbidapenak ordu gutxian agortu zirenez bigarren pase bat antolatu dugu, 16:00etan. Ordu horretako emanaldian antzezlana bakarrik eskainiko da.
Gonbidapenak doakoak dira, beraz, egindako erreserbak arduraz kudeatzeko eskatu nahi dizuegu. Bakoitzak gehienez 4 gonbidapen eskuratu ahal izango ditu. Azkenean etortzerik ez baduzu abisatu, mesedez.
📆 Abenduak 30, asteartea
⏰ 16:00 (ate irekiera)
📍 Donostiako Zentro Sozialista (Mundaiz kalea, 4)

