Zeren metafora dira hiru gazte langabe? Zeren metafora da plaza bat?
Hiru gazte langabe dira Plaza hau gurea da antzezlaneko protagonistak. Haien plazan eseri dira, egunero bezala, denbora nola edo hala pasatzera, baina laster jabetuko dela plaza hori ez dela uste zuten bezain haiena. Baina norena da? Nola izan daiteke haiena? Zein da bertan nahi dutena egiteko jarraitu beharreko bidea? Haien asmoak lortzeko bidean, baina, gizarte honetako hainbat figurarekin egingo dute topo, eskatzen ari direna eskatzeak zentzurik ez duela konturatzeke, ezinezkoa dela konturatzeke.
Hiru aktore, egurrezko lau kaxa, umorea, musika eta galderak ditu osagai EKIDAk ekoitzitako bigarren antzezlanak. Bizitzea egokitu zaigun garaiari buruzko galderak plazaratu nahi ditu antzezlanak, baina ez galderak egite hutsagatik, baizik eta galdera horiei erantzunak bilatzeko asmoz.
«Plaza hau gurea da»
Iraupena: 50minutu
Ekoizpena eta dramaturgia: EKIDA
Artea: Maia Berastegi