«Gerra inperialistari ez!» (2026)

Gasteizko Arana auzoan, San Jose plazaren ondoan, auzo elkartearekin batera egindako 18 metroko murala, «Gerra inperialistari ez» lelopean.

Maiatzaren Lehenerako egindako mural honetan langile antolakuntza dago irudikatuta, baina antolatzen ari diren horien inguruan gaur egungo gerra eta miseria testuingurua ageri da, Palestinako genozidioa edo AEBk eta Israelek Iranen aurka egindako erasoak islatzen dira, besteak beste.

Irudiaren bitartez, egungo egoeraren aurkako ikuspegia emateaz gain, haren kontra egiteko modu bakarra antolatzea dela azpimarratu nahi du muralak.