Beti beste mundu batean pentsatzen

IRUDIA: Ane Odriozola @zeozertan

Garaipen txikietarako denbora
gogoratu nahiko nuke
zahartzen naizenean
ez nintzela soilik niregatik bizi
borrokatu
eta nire borondate laburra
zabaldu zitekeela
hura sakrifikatuz gero.

Batzuetan bakar denboraz amesten dut
munduarekin egon ahal izateko
igande gau handi batean aurkitzen naiz:
lo autobusean
iratzartzen naiz pisuko giltza eskuan.

Nire garaipen txikiak zerrendatzera noa:
-Egun bat bizkarreko minik gabe
-Tupperrik gabeko otordu duin bat
-Mugikorrik gabe esnatu
-Arratsalde libre bat.

Nira mugatua baino
zerbait handiagora sarbidea dut orain
txikia bainaiz perspektiba historikoan.

Nire buruaz zalantza egin baino
bakarrik sentitu
lanera kondenatu
beste egun bat

antolatu
eta beste egun batek
esango du.

Maitagarri bat
bortitza denean
ederra da
kontraesana
itxuran gatazka
saihestu nahian
agertzen da
eta esku betez
biltzen dut egia.

Indar neutralizatzaileek diotenean
ezin dela dena probestu
instrumentalizatu
kolpe batez erantzungo dugu
inor ez dagoela bakarrik munduan
eta bortxaz bizi garela
indarrez ez bada.

Momentu batez kamerari begiratu
laugarren pareta apurtu

Garaipena
bere tamainaz neurtzera ohituta
gerra, borroka, lehiaketa edo joko batean, 
etsaia edo aurkaria garaitzea da.


giza ekintzan
dago zalantza
pintada erraldoi bat ikusten dudanean
israel 
kartel erori bat
suntsitu
eta inork jarri ez duela dirudienean

hitza epemuga batekin
zita bat
palestina
mobilizatu
eta gero
pareta huts bat

giza ekintzan 
dago zalantza
zure oihuaz beldur zarenean
beste ehunkaren artean
askatu
zurea bakarra zela sentitu zenuenean

baxu 
zeure buruarekin arituko bazina bezala
oraindik leloak
egia duela ziurtatu dezan

giza ekintzan 
dago zalantza
katez lotu dira gure zenbait kide
zilegia den 
harreman oro eten
exijitzea

jipoitua izatea
irudi desenfokatu batean
duinagoa da
aurpegiak zigor izan ez daitezen arte
borrokatzea

giza zalantzan
dago ekintza
aurrera ateratzea 


Edertasunaren bila noa
erregela baten neurrira
—————————
Gertakizuna

Apurtu arte
→giltza nirea da

Nor naizen
janzteko ere
balaklava beltza
soineko arrosa
dilema / bat
zuretzat izango da

(eutsi)

ba                        ba

)(                              ()

()                              )(

ba                        ba

)EUTSI(

Hiriaren sarrera
>>>>>>>>>>>>
eta irteeretan
<<<<<<<<<<<<
jarriko gara

Beste batzuk
eraikin parean
besoak borobilduta
zerradurarik gabeko
{}{}{}{}{}katea{}{}{}{}{}

__________________
______Barruan______
eusteko prest dagoena
ez dago }
                       { askatzerik

Egin nahi duzuna
        –     hustu itsaso sakonena
        –     eraitsi mendi garaiena
        –     itzali eguzki disdiratsuena
               beste bati
hasiera ematera goaz

Bihar
bat badago
horregatik gauero
iratzargailua
ordu ezberdin batean
                                9 

                             8 

                         7 

                     6 

                 5

             4

         3

     2 

 1 
lotara:noa

Izarrak sabaian
*                            *

         *                                 *              *

     *   
Zeru baten faltan         *

*                         *

       *           *

Argia itzaltzean
itxi+ireki
=ortzimuga beldurgarriena.

Ortzadarra noizean
antolatzen naizenean.

Bihotz formarik ♡ Ez du bihotzak
baina odola bezain gorria da
egiten gaituena.