«Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean»

Aurten, 50 urte betetzen dira Gabriel Aresti poeta bilbotarra hil zela. Beti gizakiaren alde paratuko zela esan zuena, poesia mailu bat dela aldarrikatu zuena, hil arte euskaldun eta marxista izango zela zin egin zuena. Nor zen, baina, Gabriel Aresti? Ezagutzen al dugu benetan bere izaera eta bere pentsamendua? Etengabe posizionatu zen, baina zein posizio hartu zuen?

Obra honek Gabriel Arestiren figura dakar taula gainera, poetaren obra eta bizitza oinarri hartuta. Ez, ordea, iraganari begiratuta, ezpada Arestiren figura etorkizunaren aurrean jarrita. Ez memoria bidezko omenaldia egiteko, ezpada Arestik oraindik gaurkorako eta biharkorako balio digulako.

Emanaldiak:

BILBO (Kafe Antzokia), apirilak 13
ATARRABIA (Kultur Etxea), maiatzak 17
KANBO (AIEC aretoa), maiatzak 25
GASTEIZ (Beñat Etxepare antzokia), ekainak 6
AZKOITIA (Baztartxo antzokia), ekainak 20

«Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean»

Iraupena: 75 minutu
Ekoizpena eta antolaketa: EKIDA
Iturri nagusiak: Gabriel Arestiren lan guztiak (Susa, 1986), A. Zelaieta, Gabriel Aresti. Biografia (Susa, 2000), Oskorri taldearen grabaketak eta diskoak.
Artea: Maddi Iraeta